Ibaizabal saskibaloi taldekoekin olgetan

Ostegunean, goizean goiz, Galdakaoko saskibaloi taldeko bost kide etorri ziren eskolara. Saskibaloirako zaletasun handia dago gure herrian eta horren fruitua “IBAIZABAL” kluba da. Aurten nesken taldeak denboraldi oso ona egin du eta lehenengo mailara igotzeko kanporaketan parte hartzeko urrats batera gelditu da.

Handiak, indartsu eta trebeak dira sakibaloiko jokalariak baina haiek ere umeak izan dira. Txikiak zirela saskibaloian jolasteko aukera izan zuten eta, urteak joan urteak etorri, goi mailan jolastera iritsi dira. Egun, eskolan dauden neska mutilen artean etorkizuneko jokalaririk izango ditugu?. Auskalo !. Umetan olgatzea, ondo pasatzea, dugu helburu nagusia. Gerokoa, gerorako. Zer ondo izan ginen Ibaizabal taldeko lagunekin. Eskerrik asko gugana etortzeagatik!

(https://eskolaegunezegun.wordpress.com/)

Acerca de ibaizabalst 108 Articles
Basket Ibaizabal Saskibaloi Taldea (I.S.T.) se creó el año 1983 con la intención de reunir bajo su organización a los diversos jugadores/as, entrenadores/as y aficionados del baloncesto practicado en Galdakao. Actualmente cuenta con más de 20 equipos en diversas categorias, desde pre-mini hasta senior.