“Saskibaloia heziketarako tresna? Zalantzarik gabe, NOSKI BAIETZ!” 

Ibaizabal Saskibaloi taldearentzat aurreko astea berezienetan bereziena izan dela esan dezakegu, berri eta esperientzia onez beteriko astea izan baita. Alde batetik, gure heziketa-proeiktua aurrera eraman dugu Eguzkibegi, Gandasegi eta Aperribai ikastetxeetan. Bestetik, ikastetxe horietako ume mordoa LF2ko nesken larunbateko partiduaz gurekin gozatzera eta gure taldea animatzera etorri ziren, eta hori gutxi ez balitz, igoerara faserako sailkapena lortu dugu. Itzela!!! 

Ostegun arratsaldean, Eguzkibegi Ikastolako 3. mailako ikasleekin egoteko aukera izan genuen. Bertara, Gracia Alonso de Armiño, Miren Agirregoikoa, Maria España, Linda Rubene eta Peyton Ferrisekin joan ginen. Ikasleak, batzuk gure klubeko premini taldeetakoak, adeitasun osoz entzun zituzten jokalarien esperientzia eta aholkuak. Bertan ere, denok diferenteak garela ulertu eta balioztatu genuen, egia esan, ume batek esan zuenez…. “zein aspergarria izango zen mundua denok berdinak izanda, ezta?”. Zelako arrazoia!! Amaitzeko, galdera pilo bat bota eta gero, posterrak sinatu genituen. Eta horietako bat euren geletan kokatuko zituztela esan ziguten! 
Asteburua heltzear zegoela, ostiralean Gandasegi eta Aperribai eskolak bisitatu genituen. Urduri joan ginen azkenengo bi solasaldi horietara, baina izugarrizko harrera egin ziguten. Gandasegin, eskolako nagusiekin egon ginen, 6.mailakoekin, a zelako energia! Aperribain, aldiz, ia maila guztiekin egon ginen. Betiko moduan, kirolean zein bizitzan garrantzitsu eta oinarrizkoak diren balio desberdinak landu genituen jokalarien historio eta azalpenen bitartez; errespetua, kooperazioa, esfortzua… Amaitzerakoan, gure sorpresekin flipatuta geratu ziren ikasle guztiak, eta larunbatean jokatuko zen partidura joateko irrikaz amaitu zuten saioa. Egia esan, Urretako harmaila guztiak bete izan zituzten, izugarrizko ambiente sortuz!!! Eskerrik asko…..eta hurrengorarte, Urreta zuen etxea da ere!!! 
Horrenbestez, esan dezakegu esperientzia oso aberasgarria bizi izan dugula. Urreta, Eguzkibegi, Gandasegi eta Aperribai ikastetxeko zuzendari, irakasle eta ikasleei eskerrak eman nahi genizkieke, gure gazteen heziketan eskutik lan egiteko aukera emateagatik, eta bereziki, izandako erraztasun guztiengatik. 
“Saskibaloia heziketarako tresna? Zalantzarik gabe, NOSKI BAIETZ!”