GDKO IBAIZABAL 59 – PATASTAS HIJOLUSA 58, SAILKAPENA ETA LIDERGOA

Fotografía; Irune Mayor

Jokoari dagokionez, ez zen denboraldiko partidarik onena izan, ezta portzentai onenak izan zituena ere, baina bai inork galdu nahi ez duen partida horietako bat izan zela. Itzelezko partida Urretan bzitakoa, maila honetako bi talderik onenetarikoen artean. 

Leonekoak erabakiorrago

Kanpokoek dinamika hobeagoan hasi zuten partida, ausartagoak sarreretan eta gogorragoak defentsan. Agertu behar ez ziren jokalariak agertu ziren,eta Alcántara, Canella eta Viñek etxekoen uztaia zigortzen zuten. Ibaizabal esnatuz zihoan, baina beti atzetik laurden honetan, hainbat jokalari desberdinen artean banatuz saskiratzeak, baina erasoan erreferente argirik gabe. 12-16

Ibaizabalek erantzun

Gure nesken momentua heldu zen, jokoaren jariakortasuna ageria izaten hasi zen, eta Aros bere errotazioekin sufritzen hasi zen. España, Ferris eta Agirregoikoak buruko min handiak eman zizkieten erasoan. Atzekaldean taldea hobeto, errebotean nagusituz Alonso de Armiñoren aportazio bikainari esker. 23-10 izan zen laurden honetako partziala, eta gure neskak markagailuan aurretik alde egiten zuten aldageletara. 

Arosek berriro erasotzen du

Joaneko partidan bezala, atsedenaldia hobeto etorri zitzaien kanpokoei, hobeto atera ziren, lotsarik gabe eta portzentai hobeagoekin. Baloi galduek,  oparitutalo saskiratze errazek eta defentsan egindako aukeraketa eskasek 1.laurdenean nekez lortutako aldea desagertarazten zuten.  10-18 

Berdintasuna

Ibaiazabalen aldetik tentsio handia eta zehaztasun gutxiko jokoa, ideia gabezia momentu askotan, zer bilatzen geunden jakin gabe, zertara jolasten genuen jakin gabe. Atzean aldiz, oso indartsu, agian partidako momentu askotan baino hobeto. Eurek protagonista berdinekin; gurean Agirregoikoak eta Barnedak balantza orekatuz. Arrienen laguntzaz alde txikia lortzen zen markagailuan. Azken 34 segundotan, 1 puntu aurretik, eta taldeak hiru eraso egiteko aukera izan zuen. Azkenean, garaipena lortuz.

Asko sufritutako eta landutako garaipena, oso talde on baten aurrean. Igoera faserako pasea lortzeaz gain, lidergoa ere berreskuratu genuen.

Estadistika

Eskerrik asko astero Urretako harmailak betetzen dituzuen guztiei. Atzokoa berriro ere gure kirol eta klubari diozuen maitasun eta bermearen erakustaldia izan zen, harmailak gainezka izan ziren eguneko kirol eskeintza zabala izan arren.   

Eskerrik asko.