Arxil 58 – GDKO 81, play off-ak hor bertan!

Lugoren aurkako porrotaren ostean, taldeak oso ondo erreakzionatu du eta animoek behera egin beharrean edota kontzentrazioa galdu beharrean, berdez jantzitako neskek Pontevedrara egin zuten bidaia ideiak oso argi izanda.

Abiadura azkarrago batean

Egia da Lago ez egoteak gauzak errazten zizkigula, baina ezer gutxi aldatuko luke berak kontuan izanik taldea 1.laurdenean nola atera zen ikusirik.   Valiente barrutik eta España hiruko marratik, etxeko defentsa zulatu besterik ez zuten egiten. Trantsizio azkarrak, eraso oso landuek eta defentsa trinkoak lehenengo partziala eman ziguten. (14-24)

Bigarren laurdena ere anztekoa izan zen, baina oraingoan Azkue eta Rubene izan ziren erasoen pisu handiena zeramatenak, Barnedak lagunduta. Portzentai baxuagoak laurden honetan, baina defentsa hobea. (12-19)

Lasaikuntza, etsairik okerrena

Arxil esnatu egin zen, Mallou, Charles eta Fernandez-en eskutik, gure jokalariek oztopo gehiago aurkitu zituzten,
eta gure jokalarien kontzentrazio ezari lotuta Arxil-ek aprobetxatu zuen eta aldea 7 puntura murriztu zuen. Partida gelditu ostean eta doiketa batzuk egin ostean, Ibaizabal berriro hasi zen funtzionamenduan. Alonso de Armiño eta España izan ziren onenak (19-18)

Hasi bezala bukatu

Intentsitate maximora egon gabe inor ez garela egiaztatu ondoren, taldea bere zenbakietara itzuli zen eta 3 minutu eskasetan aldea berriro ere handitu zen GDKO-ren alde. Galiziarrek planteatutako zonakako defentsa apurtzea lortu zuen taldeak, irizpide egokiak eukitzeagatik eta Españak eta Barnedak hiruko marratik izandako arrakastagatik. Nekaezina ere gure jokalari handiek egindako lana, bai hutsuneen okupazioan zein baloiaren zirkulazioan egindako etengabeko lanak galiziarrak zigortu zituen behin eta berriro .

Orain, beste garaipen bat besterik ez zaigu falta (edo BArçaren porrota) matematikoki Liga Dia-rako igoera fasea ziurtatzeko. Larunbata honetan Leoneko Aros-ek bisitatzen gaitu. Ziur saskibaloiaz gozatzeko arratsalde aparta izango dela, 2 taldeak oso lehiakorrak baitira eta momentu honetan 2. eta 3. postuetan egonik,
partida berdintsua aurreikusten da

Estadistikak

Sailkapena