PADURA 67-95 CAFETERIA TARTALO IBAIZABAL

Ibaizabalek gogoa zeukan denboraldiko kanpoko lehen garaipena lortzeko, batzuetan hurbil izan duten arren oraingoan ordaina hartu nahi zuten. Taldea oso zentratuta beroketa hasieratik. 

Partidaren hasieran saskiratzeak txandakatu zituzten, ez zuten alde handirik ateratzea lortzen  markagailuan, laurdena bukatzeko 2 minutu falta ziren arte. Orduan gureek martxa bat gehiago sartu zuten bai erasoan eta bai defentsan eta  2-11ko partziala lortu zuten. Laurdenaren amaieran 17-30.

2.laurdenean, taldea errelaxatu egiten da eta saskiratze errazak baimentzen ditu; nahiz eta erasoan dinamika berdinarekin jarraitu, portzentai baxuagoekin. Atsedenaldian 11 puntu gora, baina laurdena galduta (37-48).

Aldageletatik igaro ondoren, eta berriro aktibaturik, aldea handitzeko gogoekin atera ginen, jakinik defentsa gogortzean zegoela gakoa. LAurden honetan etxekoek ez zituzten 10 puntu ere lortu eta 2-26ko partzialarekin Xabi Canok zuzendutako jokalarien asmoak argi gelditzen ziren.

Azken laurdenean jarritako helburuak ez ziren lortu, taldea berriro ere errelaxatu egin zen, markagailuan zegoen aldea ikusirik. Azken partzialean 21na puntu lortu genituen. .

Partidak jokalari guztien parte hartzea sustatzeko balio izan zuen, jokalari guztiak ondo sentitzeko partida, eta hurrengo 4 partidei konfiantza osoz aurre egiteko aproposa. Imanol Arenasen oso partida serioa eta atsedenaldia eta gero, Iker Errastirena ere. Eskertzekoa da ere juniorrek egindako esfrotzua, egun berean bi partida jokatu baitzituzten.