CAFETERIA TARTALO IBAIZABAL 76-43 URDANETA

Gogo handiekin heltzen zen taldea partida honetara; alde batetik, Irunen sentsazio onarekin bukatu genuelako eta bestetik, oso lan ona egin dugulako astean zehar. Estreinaldia Urretako aulkian Xabi Canorentzat,  zeinak gogo itzela zeukan taldearekin 1.garaipena lortzeko. 

Hasieran etxekoak aurretik, alde txikia lortuz. Baina Urdanetak ez zien uzten oso urruti joaten.  Gure baseen zuzendaritza apartari esker (Aitor Gomez buru) eta lehenengo bi laurdenetan euren jokalaririk indartsuenei egindako defentsari esker atsedenaldira markagailuan aurretik heltzea lortu genuen. (33-24). Garaipena lortzeko lasaitzerik ez zegoen.

3.laurdenean Ibaizabalen momentua heldu zen, partida “apurtu” zuten Mikel Hurtadok Angel Llamosas-en gainean egindako defentsari esker. Erasoan aldiz, taldekide guztiak saiatu ziren ekarpenak egiten, baina nabarmenduenak Aitor Gomez eta Mikel Hurtado izan ziren. Partida osoan zehar ikusi zen Ibaizabal besteen gainetik zegoela jokoaren alderdi guztietan, eta beharrezkoa zutela horrelako partida bat lanean jarraitzeko eta kirol honetaz gozatzeko.

Eskertzekoa da Mikel “Etxeba” eta Ibon Lopez de Letonaren lana,  azkenak lehen aldiz jokatzen zuen aurten talde nazionalean.

Lanean jarraitu asko daukagu hobetzeke eta sorpresa asko emateke. Hurrengo urratsa Padura, sailkapenean azkenak izan arren ez da partida batere erraza izango.