Bestelako emaitza sekzio bietan

Mutilen aldetik bakarrik juniorrek konplitu dute; nesketan aldiz, juniorrak izan dira partida aurrera atera ezin izan duten bakarrak.  


Senior Neskak

Eskuba taberna 54-41 Otxarkoaga

Jarraiko 4. garaipena, eskarmentudun talde baten aurka.  Ondo hasi ginen,  9-0 partzialarekin eta partida osoan zehar alde hori mantentzea lortu genuen. 1.laurdenaren amaieran emaitza 11-4 zen eta atsedenaldian  27-17. Aldageletatik bueltan alderik nabarmenena lortu genuen, 17 puntutakoa, baina hala ere, aurkariek ez zuten momentu batean ere amorerik eman; horrek 40 minututan zehar lan egitera behartu gintuen.    

Aste honetan 2 partida ditugu; lehena ostiralean   19.00etan  Gobelan Getxoren aurka eta bigarrena igandean  18.00etan bste talde beterano baten aurka, Portugalete. 

Animo talde eta goazen 5. eta 6. garaipenen bila!

Marcos Neila

Senior Mutilak

Berangoko Hontzuriak 71 – 63 Inmobiliaria Amuriza

Erritmo handiko partida oraingoan Regionalek Berangon jokatutakoa, sailkapeneko liderraren kontra. Partida ez zen azken minutuetarate argitu.
1.laurdenean berdinketa markagailuan, 17-17. 2.laurdenean, etxekoaek 9 puntutako aldea lortzen zuten, baina gure jokalariek txikitzea lortu zuten, laurdenaren amaieran 2 behera bukatu arte,   31-29.
3.laurdenean, berdinketa berriro ere, nahiz eta etxekoak 8 puntuko aldea lortu, gureek erreduzitzea lortzen zuten. Partziala 18-18.  
Azken laurdenean, bertokoek zona itxi bat erabili zuten, kontraerasoan korrika egin ahal izateko. Baita lortu ere, eta 4 minutu falta zirenean 8 puntutako aldea zeukaten, eta oraingoan ezin izan genituen gainditu.
Jorge Ortega

Junior Neskak

 CONSTRUCCIONES ZAMAKOA 25 LEIOA 66

Jaurdunaldi honetan multzoko talderik gogorrenetarikoen kontra jolasten genuela bagenekien, baita esfortzu handia egin beharko genuela lehiatu ahal izateko. Eta gainera 3 baja genituen.  Partida guretzat laurden bakarrekoa izan da, laurden bakarrean aritu gara lehiakor.  1.laurdenaren amaieratik aurrera taldeak fisikoki pila bat sufritu du, eta ez du jakin Leioa oso on bat gelditzen, gure akats guztietatik probetxua ateratzea lortzen zutelarik.  Azkenean 66-25 Leioakoen alde. Lanean jarraitu beharko dugu beste taldeen kontra lehiatu ahal izateko. 

Bultza Ibaizabal eta animo handia jokalariei! Nahiz eta galdu, ez dute amorerik eman!

Txelis de Miguel

Junior Mutilak

 Padura 66 – 79 Construcciones Armenti

Bigarren faseko 1.partida, joanako partidan 23 puntuko aldea lortu zen, baina hau zailagoa izango zela zirudien. 

1.laurdena nahiko berdinduta egon zen, nahiz eta beti aurretik mantentzea lortzen genuen. 

Erritmo eta intentsitate faltarekin genbiltzanaren sentzazioarekin, akats asko egin genituen. Laurdenaren amaieran 15 – 20.
2.laurdenean antzera; nahiz eta eurek egindako akats batzuek 11 puntutako aldea eukitera eraman gintuzten, laurdenaren amaieran 8 puntutakoa besterik ez zen izan (31 – 39).

3.laurdenean hasiera eskasa izan genuen, eta Padurak  16 – 6ko partziala sartu zigun, partidara “bueltatuz”. Hortik aurrera berdinketa itzela laurdenaren amaierararte (56 – 56). Dena erabakitzeke azken laurdenean. 
BErdinketak jarraitu zuen laurdenaren erdialderarte, hortik aurrera, aurkariek egindako kirolez kontrako faltak eta falta teknikoek , eta jaurtiketa libreak eta defentsa onak aprobetxatuz, garaipena lortu genuen. 

Azkenean 66 – 79.

Erit Vizcaya

Kadete Neskak

 DOSA SALESIANOS 41  – BIZKAIA ESNEA  74

2. bueltako partidekin hasteko garaia, eta Dosa Salesianos-en aurka jolastu behar genuen euren etxean. Talde gogorra, etxean 5 puntugatik bakarrik irabazi genuen eta gainera oraingoan 5 jokalari genituen bajan. Zorionez 3 jokalari infantil etorri ziren laguntzera. 

Hasieratik argi utzi genuen partida irabaztera gentozela, oso defentsa agresiboa eginez. Azkenean oso emaitza sinestezina, aldea lar handia izan zelako (41-71), baina merezitako garaipena, taldeak egindako lanagatik. 

Zorionak nire “gudariei” eta  bultza Ibaizabal.

Txelis de Miguel

Kadete Mutilak

Marianistas Adorea 76 – 54 Limpiezas Al Garbi

Gasteizen jokatutako partida. Etxeko taldeak ideiak oso argi zituen, zelai osoko presioa eta erosotasunez ez jokatzeko, gure erasoak gelditzeko faltak egiteko arazorik gabe. 

1.laurdenean intentsitate handiko jokoa talde bien aldetik, eta markagailu altuarekin 20-16. 2.laurdenean, gure jokalariek erabaki hobeak hartu zituzten eta horrek berdinketara eraman gintuen (33-33), aurkariek baino bi kanasta gehiago egitea lortu genuelarik (partziala 13-17).
2.zatia aldatz gora jarri zitzaigun. Gasteiztarrek talde luzeagoa zuten, eta aldaketetan bien arteko aldea nabaria zen.  16-9 eta 27-12 izan ziren laurden bietako partzialak. Azkenean garaipena etxekoentzat. 
Jorge Ortega

Infantil Rendimiento

TABIRAKO 7 – EUSKOART IBAIZABAL 57

Asteburu hontan 7 jokalarirekin bakarrik aurkeztu ginen Tabirakoren etxean (hainbat jokalari ditugu lesionatuta).  Hala ere, gure jokalariek partida aurrera atera zuten beti bezala, lanez gainezka, eta partida ikusgarri bat eskainiaz.  Tabirakok jokaldi onen bat egitea ere lortu zuen, baina gureek nola gelditu jakin zuten. 

Eskerrak eman behar diegu Tabirakokoei beren kiroltasunagatik. NAhiz eta 8 jokalarirekin ez agertu, emaitzari garrantzirik eman gabe, partida normaltasun osoz jokatzea erabaki baitzuten. Horrela bai!

Partida honekin, 1.fasea amaitutzat ematen dugu. Astebete daukagu lesionatutako jokalariak berreskuratzeko eta hurrengo fasean pentsatzen hasteko, ziur oso fase gogorra izango dela! 

Eider Elorriaga