Hamargarrena eta lidergoa! Celta Vigo 56 – GDKO IBAIZABAL 67

Hamar dira jadanik neskek lortu dituzen garaipenak jarraian. Oraingoan, gaur arte liderra izan den taldearen aurka, eta bere etxean. Gauzak zailak ziruditen arren, Ferris jokoz kanpo eta Maria «ikututa» baitzeuden, taldeak beti egiten du aurrera. 


 

 

 

 

Vigok ematen du lehenengo astindua

German-en eskutik, etxekoek aldea hartzen zuten. Ibaizabal defentsan zehazgabeko, Españari esker aurrera egitea lortu zuten lehen laurdenean. 21-14 da 10 minutu hauetako partziala,  puntu gehiegi galiziarrentzat. 

Defentsa

Beharrizanak definituagoak, eta Alonso de Armiño itzel bati esker (zalantzarik gabe zonako jaun da jabe partida osoan) garaipenaren oinarriak eraikitzen hasi ziren.  Etxekoentzat gero eta zailagoa zen saskia ikustea, German eta Ogoke ziren gehitzea lortzen zuten bakarrak, eta gureak bitartean askoz ere modu anitzagoan gehitzea lortzen zuten. Momentu eskasak Vigokoentzat, gaindituak zirela ikusiaz (9-19). Aldageletara 3 puntu goitik joatea lortzen zuten gure neskek.  

Agirregoikoak eta Barnedak erramua jartzen dute 

Partida estu, alde oso laburrak, eta taldea gero eta erosoago aurkitzen zen; defentsa bikaina, hamarrekoa talde guztiaren aldetik. Erasoan Agirregoikoa eta Barneda gehitu ziren, eta taldeari 10 puntutako langa gainditzeko arrakasta eta ekimena eman zioten, eta baita, azken 5 minutuak pazientziaz kudeatu eta partida eta aberagea arriskuan ez jartzeko zentzua ere. 

Gaur gure neskek lidergoa lortu dute gainezka zegoen pabiloi batean (1000 ikusle), eta kalitate eta seriotasun handiko talde baten aurka gainera. 

Aipatzekoa eta txalogarria talde honen balioa. Orain lidergoa Lugoren auka defendatzea tokatzen zaigu. Oso ondo berriztutako taldea  eta 9 garaipeneko aldi onarekin dagoena. 

 

 

Autor: ibaizabalst

Basket Ibaizabal Saskibaloi Taldea (I.S.T.) se creó el año 1983 con la intención de reunir bajo su organización a los diversos jugadores/as, entrenadores/as y aficionados del baloncesto practicado en Galdakao. Actualmente cuenta con más de 20 equipos en diversas categorias, desde pre-mini hasta senior.

Ibaizabal ST