Harrobiak dinamika on batean darrai

Balantzak gure alde jarraitzen du, gure taldeak euren txapelketetan finkatzen ari direla dirudi eta irabazi ezin diren partidak gutxienez, lehiatu egiten ditugu.   Euskal ligako kadeteen eta emakumezko seniorren partidak kitatu egin ziren. 


Senior Neskak

GETXO VS. EUSKUBA TABERNA

Ez zen jokatu

Marcos Neila

Senior Mutilak

Inmobiliaria Amuriza 81 – 30 Forjas Hilario

Partida bikaina jokatu zuten gure mutilek Urretan joan den larunbatean. Ezarritako erritmoak  eta defentsa gogorrak azken  markagailuan islapena izan zuen. 
Partida erasoko erritmo handiarekin hasi zuten  eta nahiz eta aurkarien defentsa gogorra izan  gure jokalariek abantailak irakurri eta saskiratzea lortzen zuten. Gainera defentsan presioak erabiliz gure aldeko lehenengo partziala lortu genuen
(28 – 10).
Bigarren laurdenean erasoan motelago baina ez defentsan eta 16 – 6ko partzialaren ostean, atsedenaldira alde handiarekin heldu ginen.
Bigarren zatia lehenengoaren antzekoa izan zen; defentsa gogorra, eta erasoan etengabeko saskiratzeak. Partzialak: 17 – 8 eta 20-6. Azkenean, beste garaipen bat sailkapenean goiko postuetan mantenduz. 
Zorionak taldeari, etengabeko lanagatik eta konstanteak izateagatik. Aipamen berezia  Etxebari, partidako jokalaririk baliotsuena (MVP) izan baitzen. 
Jorge Ortega

Junior Neskak

ESCOLAPIOS 65 – CONSTRUCCIONES ZAMAKOA 42

2.faseko 1.bueltako azken partida. 

 

Escolapiosera hurbildu ginen oso partida gogorra izango genuela jakinda.

Hasiera gogorra izan zen, gure taldeak egindako zonakako defentsak euren erasoko jariotasuna oztopatzea lortu zuen eta 3ko marratik saskiratzea besterik ez zuten lortu, portzentai onekin gainera. Gure jokalariak bien bitartean, saskiratzeko ezintasunarekin, jaurtiketa libreen bitartez saskiratzea besterik ez zuten lortzen.  Laudenaren amaieran, 18-5 Escolapiosen alde.

Bigarren laurdena guztiz desberdina izan zen. Neskek lan-jantziak ipini eta saskiratzen hasi ziren, partziala irabaziz, eta atsedenaldira  30-20 helduz. Markagailu horrek itxaropentsu jarraitzea ahalbideratzen zuen. 

Atsedenalditik bueltan, gure jokalariek “zirkuitu labur” bat pairatu,  eta ahaztu egiten zitzaien erasoen ostean defentsara joan behar zutela, eta defentsako balantzea egiteko korrika egin behar zutela ere.  Hirugarren laurden hau gure hilobia izan zen. Eurei korrika egiten utzi genien, saskiratze errazak lortuz eta jaurtiketa gehigarriak oparituz. Partziala:  27-9, eta partida ia-ia erabakita, oraindik laurden bat jokatzeke zegoenean. 

Azken laurdenean gure jokoak hobera egin zuen, saskiratze batzuk lortuz, baina ez zen partidari buelta emateko nahikoa izan, eta gainera,  bi jokalarik mina hartu zuten. 

Partida galduta berriro ere, 65-42. Argi gelditu zen, “deskonektatu” egiten dugunean, eta gure defentsa gogorra ez denean aurkariei saskiratze errazak oparitzen dizkiegula. Beraz, horretan lanean jarraitu behar dugu, maila on batean lehiatu ahal izateko. 

Bultza Ibaizabal.

Txelis de Miguel

Junior Mutilak

Construcciones Armenti 100 – 62 Berriotxoa

Bigarren faseko azken partida Urreta kiroldegian eta guk baino garaipen bat gutxiago zeukan talde baten aurka. 
Partida nahiko berdinduta hasi zen, 2 eta 6 puntuko aldearekin laurdena bukatzeko 3 minutu baino falta ez zirenerarte.  Hortik aurrera, erritmoa indartu dugu bai erasoan eta bai defentsan, eta markagailuan alde handiagoa ateratzea lortu dugu. Laurdenaren amaieran 27 – 13.
Bigarren laurdenean berdin jarraitu dugu, partziala 24 -16.koa izan da eta markagailuan 51
-29.
3.laurdena ez dugu espero bezain ondo hasi, ez da laurden ona izan; partziala 19-19koa izan da, eta markagailua laurden honen amaieran  70 –48.
Azken laurdenean, gure izate normalera itzuli gara, erritmo handiz jokatuz, eta 30 – 14ko partziala lortuz. Markagailuan azkenean, 
100 – 62.

Erit Vizcaya

Kadete Neskak

GETXO  40 – BIZKAIA ESNEA 66 

Jaurdunaldi honatan Getxosaskiren kontrako denboraldiko 3. partida jokatzeke genuen. Aurreko bietan garaipena lortzerik ez genuen izan, baina puntu gutxigatik bi kasuetan. 

Taldea “murriztuta” geneukan lesioengatik, baina 3 infantilekin kontatzeko aukera izan genuen.  

Partidaren hasieran defentsan izan genituen akatsen ondorioz,  Getxoko jokalariek saskiratze errazak egiteko aukera izan zuten. Horrek aldea eman zien markagailuan lehenengo 7 minututan.  Baina hortik aurrera gure gudariek ekintza on batzuk kateatzea lortu zuten, eta jaurtiketa libreetan izandako asmatzeari esker (aurreko 2 partidetan gertatutakoaren kontra), markagailuan aurrea hartzea lortu zuten. 1.laurdenean, erasoak izan ziren defentsak baino nabarmenagoak. 19-22.

Atsedenaldira  27-34ko markagailuarekin heldu ginen.

Nahiz eta atsedenaldiaren ondoren Getxoko jokalariek defentsa indartu, gure “gudariek” jokoa primeran irakurri zuten eta itzelezko haizetea izan ziren Getxokoentzat, 6-20ko partziala guretzat ta Getxo guztiz “ukituta”. 

Azken laurdena bigarrenaren antzekoa izan zen. Defentsa erasoaren gainetik eta azken markagailua 40-66 gure alde. Nabarmentzekoa izan zen gure neskek egindako lana, 3 jokalari lesionatuta egon arren. Aldiz, berririk txarrena, infantil baten lesioa izan zen eta beste bi kadetek jasandako lesio arinak ere. Azkenean 5 jokalarirekin amaitu genuen partida. Zorionak gure “gudariei”, 1.buelta 6-1 bukatu dute eta, maila oso ona erakutsiz gainera. Min hartuta daudenak lehenbailehen osatzea espero dugu. Partida osoan zehar animatzen ibili ziren, benetako “TALDE” bat garela erakutsiz.  

Bultza Ibaizabal.

Txelis de Miguel

Kadete Mutilak

Atzeratuta

Jorge Ortega

Infantil Rendimiento

EUSKOART IBAIZABAL ESKOLA 77 –  LA SALLE 26

Gure neskek beste partida eder bat eskeini ziguten, oso landua eta joko ederraz josia.  Irati eta Olatz lesionatuta egon arren, taldeak oztopo hori gainditzea lortu zuen, partida zoragarria eginez.

Datorren astean fase erregularra bukatzen dute Tabirakoren etxean, eta helburutzat, beti bezala, hazten jarraitzea.

Josema Alcántara