Gure talde seniorrek trinko jarraitzen dute mailaz igotzeko bidean

Gure bi senior taldeak bide onetik doaz, mailaz igotzeko helburua lortu nahi badute. Junior mutilek garaipena lortu dute, eta junior neskak eta  kadeteak aldiz, ezin izan dute irabazi.   

Senior Neskak

EUSKUBA TABERNA  69 – UNAMUNO 54

Partida oso berdindua Unamunoren kontra jokatutakoa asteburu honetan. Sailkapenean berdinduta geunden momentu horretararte.  

Unamunok markagailuak erakusten duena baino zailtasun handiagoa aurkeztu zuen, gure erasoa oztopatzen zuen defentsa aldakorrak erabiliz  (zona 3-2, zona 1-3-1, kutxa…). Hala ere taldeak lasaitasunez eta pazientziaz ebatzi zuen egoera. Honek, eta atzean egindako lan bikainak partida 40 minututan zehar kontrolpean izatea ahalbideratu zuen.  

Ez zen bidezkoa izango jokalariren bat nabarmentzea, talde jokoa eta elkarri laguntzea izan baitziren partidaren berezitasun nagusiak. 

Puntuen banaketa: Espeja 4 Naroa 0 Maialen 11 Cortina 2 Paula 10 – Oihane 9 Itxaso 6 Leal 0 Nora 2 Lorea 15 Aja 10

Marcos Neila

Senior Mutilak

JARRIELLEROS 26 – INMOBILIARIA AMURIZA 95

Jorge Ortega


Junior Neskak

CONSTRUCCIONES ZAMAKOA 45 – PAULES DYPER UNIFORMES 52

Oraingoan taldeak Paules bisitatzen zuen, talde gogorra. 

Partida osoan zehar, gure neskak lehiakor aritu dira, aurpegia eman dute. Eta horrek egin du markagailuan aurrean egotea momentu askotan. Pauleseko jokalarien tamainak defentsako errebotea patxadaz blokeatzea zaila izan zaigun arren. 

Minutu askotan zehar Paules partidan mantendu da hiruko jaurtiketei esker. Hirugarren laurdenean zori txarrekoak izan gara,  2 jokalarik mina hartu baitute, eta honek eragina izan du azken laurdenean, ezin izan baitugu intentsitate maila bera mantendu, eta Paulesek hori baliatu du minuturik eta onenak jokatzeko eta markagailuan aldentzeko. Azkenean 45-52.

Oso arro juniorrek egindako esfortzuagatik eta baita kadeteengandik jasotako laguntzagatik. Porrota jaso arren, hobekuntzak ikusteko aukera izan dugu eta beraz, ildo beretik lanean jarraituko dugu.

Zorionak neskak eta bultza Ibaizabal!!!.

Txelis de Miguel

Junior Mutilak

LEIOA 50 – CONSTRUCCIONES ARMETI 71

Erit Vizcaya

Kadete Neskak

BIZKAIA ESNEA  37 – MUNGIA ST 50

Partida polita aurreikusten zen, porrotik gabeko 2 talde bakarren artekoa. Ondo ezagutzen genuen elkar aurreko fasetik, batez ere eurek, puntu askogatik irabazi baitziguten. Baina oraingoan oso desberdina izan zitekeen, gure taldeak asko hobetu duelako lehenengo fase horretatik gaur egunera.  Argi geneukan garaipena borrokatzeko prest geundela.  Baina zaila izango zen lortzea,  batez ere 2 jokalari genituelako min hartuta  (Miren O. y Kaulde C.); egoera honi aurre egiteko, 2 jokalari infantil genituen gurekin.  

Partida erritmo handiz hasi zen, bi taldeek intentsitate handiz jokatuz, eta saskiratzeak txandakatuz. Nahiz eta gure defentsa gogorrari esker atsedenaldira markagailuan  berdin antzera heltzeko aukera izan genuen (18-21).

Hala ere, bigarren laurdena amaitzear zegoela, beste “kolpe” bat jaso genuen, beste jokalari batek mina hartu zuelako; Jugatxek Mungiako jokalari baten oinaren gainean jausi eta mina hartu zuen. Azken bi laurdenetan aurretik egindako esfortzu guztia alde batera gelditu zen defentsako errebotea zaindu ezinik ibili baiginen, eta honek bigarren eta hirugarren aukerak ematen baitzizkion Mungiako taldeari. Hala ere, taldeak aurpegia eman eta azken minutuetara 7 puntuko aldearekin heldu zen.  Azkenean, ezin izan zuten aldea gehiago murriztu, eta amaitzean markagailuak 37-50 adierazi zuen. Taldeak, porrota jaso arren, itzelezko irudia eman du eta argi utzi du ez dala 1.go faseko talde bera, eta irabazi nahi duenak oso lan gogorra egin beharko duela. 

Zorionak jokalari guztiei, animoak mina hartu dutenei, eta eskerrak eman laguntzera etorri diren infantilei. 

Nire gudarietaz arro, bultza Ibaizabal!!

Txelis de Miguel

Kadete Mutilak

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 86 – LIMPIEZAS AL. GARBI 43

Jorge Ortega